Sendaberri

CREEPY CRAWLY

Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, mederatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.

 

Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. Begiratzen ez gaituztenean eta behatuak sentitzen ez garenean, eroso sentitzen gara eta gure zaurgarritasuna azaleratzen da, konfiantzazko pertsonen aurrean garen bezalakoak agertzen gara eta gure ahalke afektibo nahiz gorputzezkoetatik askatzen gara.

KONPAINIA

LED SILHOUETTE

IRAUPENA

50′

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Jon López, Martxel Rodriguez
Antzezleak: Edoardo Ramírez, Marcos Martincano, Martxel Rodriguez
Musika: Led Silhouette
Argazkiak eta bideoa: Salinas Agencia, Fernando Moreno
Laguntzaileak: Centro Cultural Eduardo Urculo, Gipuzkoako Dantzagunea, INAEM, Compañía Nacional de Danza

UDALERRIAK

Leitza, Lesaka, Noáin, Villava

MATERIAL OSAGARRIA​