Arrain bat bezala
Martziali betidanik gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian, lasaitasunaz gozatzen. Baina azken boladan badirudi arrainek saihestu egiten dutela.
Bere ordulariek, soinuek, formek… liluratzen dute, denbora harrapatzeko eta ordenatzeko duten gaitasuna. Baina orain, Martzialek irudipena du denborak bere koordenatuak aldatu dituela eta bere kasa doala.
Martzialek beti izan du gustuko irakurtzea, bere liburuen artean murgiltzea eta mundu osoa liburuen orrietan barrena zeharkatzea. Baina aspalditik, hitzak nahastu egiten zaizkio, eta irakurritakoaren zentzua ezabatzen diote.
Martzialek gustuko ditu gogoratzea sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua ume gisa ikustea… baina zerbait aldatzen ari dela nabaritzen du. Dagoeneko ez du bere burua seguru sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu eguneroko orainaren xehetasunak oroitzen.
‘Arrain bat bezala’ izeneko lanak oroimena nola diluitzen den, Martzialen iragana eta oraina errealitate berri batera iritsi arte nola uztartzen diren kontatzen du. Oroimena pixkanaka nola galtzen den azaltzen digu. Ikuskizun honetan, poesia bisualak eta musikak sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez beteriko istorioa egituratzen dute.
KONPAINIA
Producciones Maestras S.L.
IRAUPENA
50′
FITXA ARTISTIKOA
Antzezleak: Patxi Larrea eta Iker Bengotxea
Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán
Argiztapen-diseinua: Acrónica Producciones
Musikagilea: Gorka Pastor
Figuringilea: Edurne Ibáñez
Eszenografia: Raúl Arraiza, José Miguel Corral, ZenZerro
Mugimendua: Montse Zabalza
Itzulpena: Izaskun Mujika
Ekoizpena: Ángel García Moneo eta Arantza Izaguirre
Diseinu grafikoa: El Colectivo
Argazkiak: David Muñiz eta Mikel Legaristi
UDALERRIAK
Altsasua, Berriozar, Cintruénigo, Estella



