ALTSASU
2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa)
Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente
eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila
bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu
arazo bat. Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren
Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean
salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan
bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta
azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren
aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12
urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia
piztu zuen askatasunen murrizketa, “terrorista” adieraren neurrigabekeria,
eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri
baitziren.
“Altsasuko kasura hurbilketa zorrotza eta zintzoa den arren, fikziozko obra baten aurrean gaude, eta, beraz, genero dramatikora egokitzeko lana behar izan du. Hala ere, epaiketako lekukotza batzuen transkripzioak, prentsa-ebakinak, komunikabideak eta sare sozialetako edukiak erabili izan dira.”

KONPAINIA
La Dramática Errante
IRAUPENA
1h 30′
FITXA ARTISTIKOA
Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya
Itzulpena: Kepa Errasti
Zuzendari Laguntzailea: Eider Zaballa
Aktoreak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza
Eszenografía: Eider ibarrondo e Isabel Acosta
Jantzitegiak: Betitxe Saitua
Argiztapen Diseinua: David Alkorta
Musika: Adrián García de los Ojos
Soinugintza: Ibon Aguirre
Ekoizpena: La Dramática Errante
Banaketa: Portal 71

UDALERRIAK
Bera, Villava