Scrooge jauna agure zeken eta marmartia da. Ez du errukirik ez karitaterik ezagutzen, izaera garratza du eta bihotz gogorrekoa da, Gabonak iristen direnean ere biguntzen ez den harria bezalakoa. Laster hiru espirituren ustekabeko bisita jasoko du, bere haurtzarora, orainera eta etorkizunera bidaia argigarri batean lagunduko diotenak. Orduan deskubritutakoak bizitza aldatuko dio.
«Badira barrutik betiko aldatzen gaituzten istorioak, nirea hau da, Charles Dickensen «Cuento de Navidad» Ipuina. Urte batean, amona Jacintak erabaki zuen liburua Gabon gaueko afariaren aurretik irakurriko genuela, eta konturatu gabe familiako tradizio bihurtu zuen. Orain nik kontatuko dizuet Scroogeren istorioa. Hori egiteko mekanismo harrigarri bat asmatu dut nire tailerrean eta prest dagoela uste dut, edo ia …», adierazten du Vera González, eszenatokira igoko den aktoreak.
COMA14 / Société Mouffette
45′
Egilea: Charles Dickens
Dramaturgia/Bertsioa: Vera González ,Tolo Ferrà
Zuzendaritza eta Bideoeszena: Tolo Ferrà
Diseño de Escenografía: Amaya Cortaire (Pamplona)
Musika eta soinu-diseinua: Iñaki Rubio
Antzezleak: Vera González / Xisca Ferrà
Ekoizpena: COMA14, Tolo Ferrà
Hauen laguntzekin: ICIB, Consell de Mallorca
Aoiz, Aranguren, Peralta