ERESIA
Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu
bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre
egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik
jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.
Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin?
Nola agurtu?
Nola begiratu bizitzari?
Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik
abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako
dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza
eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.
KONPAINIA
Oier Zuñiga
IRAUPENA
60′
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga
Antzezleak: Eneko Gil, Belén Cruz, Oier Zuñiga
Soinu eta argi teknika: Fermin Izko
Jantziak: Fran Dussourd
Eszenografia: Orekari estudioa
Kantugintza: Ihitz Iriart
UDALERRIAK
Aoiz, Zizur Mayor










