Skip to main content

Sendaberri

HARIAK OROITZAPENEN KUTXA

Puntaden, guraizeen eta patroi-paperaren artean, jostun baten eta haren alabaren istorioa josten da. Jostundegiaren ilunpean, josteko makinaren hotsak egunak markatzen ditu: hark begiratzen du, eta aitak lan egiten du. Baina, apurka-apurka, aitaren josturak irekitzen hasten dira, eta oroitzapenak, oihal zaharrak bezala, hariak askatzen doaz. Isiltasunen, hutsuneen eta izan zirenaren zatien artean, oroitzapenen kutxa agertzen da. Denboraren joana neurtzen duen metro bat, hautsia zirudien hari bat, zimurtutako patroi bat eta amaitu gabe dagoen jantzi bat, josteko zain. Oihal zatiek bizia hartzen dute. Aitak ahazten duen bitartean, alabak gogoratzen ikasten du. Oroimenaren hariak berriro elkartzen dira, iragana eta oraina josiz.

Eta zuri, zer ez litzaizuke inoiz ahaztea gustatuko?

KONPAINIA

Pájaros Pintados Creación

IRAUPENA

50′

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendariak: Victoria Musetti eta Sergio Gayol, Rosa Díaz-ekin elkarlanean

Ekoizlea:
Pájaros Pintados Creación, Teatro del Cuervo-rekin koproduzituta

Antzezleak:
Sergio Gayol eta Manuela Orbegozo

UDALERRIAK

Mélida, Los Arcos, Azagra, Ribaforada, San Adrián

MATERIAL OSAGARRIA​