Skip to main content

Sendaberri

SCROOGE ETA MAMUAK

Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua,  kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librean kendu ondoren, bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den  bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek  salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.

Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean,, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarri  bihurtuko da.

KONPAINIA

KHEA ZIATER

IRAUPENA

60′

FITXA ARTISTIKOA

Aktoreak: Na Gomes, Sandra Fdez. Aguirre
Jatorrizko testua: Charles Dickens
Egokitzapena: Alex Gerediaga
Euskarazko testua: Kepa Errasti
Eszenatokiaren eta jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
Txontxongilariak: Iker García, Marta Álvarez eta Javi Tirado
Argiztapena: Oier Ituarte
Gunea eta Proiekzioak: Javi Andraka
Argazkilaritza: Son Aoujil
Bideoak: Jesús Pueyo
Soinua: Ibon Aguirre
Ekoizpena: Khea Ziater
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Alex Gerediaga

UDALERRIAK

Bera, Antsoain, Altasasu, Lodosa, Berriobeiti, Etxarri Aranatz

MATERIAL OSAGARRIA​