Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren laguntzarekin, Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak 2026. urteko programazioaren parte izan daitezkeen proposamenak jasotzeko epea ireki du. Epe hau 2025eko urriaren 27ra arte egongo da irekita eta konpainiei zuzendutako deialdiaren oinarriak eskuragarri daude jada Nafarroako Antzoki Sarearen web ofizialean, “Berriak” atalean.