Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren laguntzarekin, Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak 2027. urteko programazioaren parte izan daitezkeen proposamenak jasotzeko epea ireki du. Epe hau 2026eko apirilaren 23ra arte egongo da irekita eta konpainiei zuzendutako deialdiaren oinarriak eskuragarri daude jada Nafarroako Antzoki Sarearen web ofizialean, “Berriak” atalean.