Sendaberri

TRAPU ZIKINAK

Trapu Zikinak

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?

Eta indarkeriarenak?

Zeri esaten diogu “zikin”?

Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz… Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.

KONPAINIA

Lore more

IRAUPENA

80′

FITXA ARTISTIKOA

Testua eta zuzendaritza: Lore More

Antzezleak: Laura Villanueva, Maialen Díaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza

Ekoizpena: Lucia Ezker

Musika: Harkaitz Martínez de San Vicente

Jantziak: Iona Lakunza

Eszenografia: Orekari, Argi diseinua: Andrés Dwayer

Argi teknikaria: Fermin Izko, Argazkiak Berpiztu

Ikusentzunezkoak: Lucia Ezker, Olaia Gerendiain

Bertsoak: Alaia Martin

UDALERRIAK

Burlada, Estella

MATERIAL OSAGARRIA​

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.