ANDEREÑO
Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta haren ikasleek eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan, abere guztientzako lekua duen eskola bat.
Gure andereñoak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, helduek gerra bat hasiko dute, eta horrek amestutako eskola, maitasunetik eta elkar zaintzetik eraikitako eskola, atzean uztera behartuko ditu gure protagonistak. “La Maestra”ren historia aske eta zoriontsu izateko saiakera zoro eta ederra da. Historia honetan zehar andereño ausart haien hitzek bidaiatuko dute eta belarrira xuxurlatuko digute aske izateko lehen baldintza horretan saiatzea del
KONPAINIA
ANITA MARAVILLAS & PORTAL 71
IRAUPENA
55′
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: Miren Larrea
Zuzendaritza: Iván Alonso
Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
Zuzendaritza artistikoa eta teknikoa: Ion Chávez
Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen
Argiztapen diseinua: Ion Chávez
Eszenografia diseinua: Calvito&Tupe
Eszenografia Eraikuntza: Iñaki Ziarrusta, Javi Tirado
Jantzien diseinua eta errealizazioa: Betitxe Saitua
Panpinen Jantzigintza: Paulette San Martin
Atrezzoa: Javi Tirado
Marrazkilaria: Malen Amenabar
Poema: Miren Amuriza
Sormen prozesuaren erregistroa: Miren Amuriza, Malen Amenabar
Argazkilaria: Txelu Angoitia
Diseinu grafikoa: Oihane Chourraut
Ekoizpen exekutiboa: Iratxe Extremiana-Portal 71
Produkzioaren koordinazioa: Ainhoa Bernaola
Laguntzailea: Zornotza Aretoa
Birarako laguntza: Inaem – Instituto Etxepare
Diru laguntza: Euskal Jaularitza
UDALERRIAK
Ansoáin, Bera, Castejón, Huarte, Tafalla



















