Skip to main content

Sendaberri

PROGRESOA

Plastikoari eta giza espezieari buruzko ikuskizuna da. Denbora errealean grabatutako erreportaia da, non hiru dokumentalistak objektu bizigabeak interpretatzen dituzten. Grabazio-set bateko landare sintetiko batean kokatua dagoen gure irudira sortutako gizartea da. Planeta baten kolapsoa da. Horrelako zerbait dioen sinopsi faltsua da: Bienvenue, merci, mon ami Zerbaiten hasiera edo amaiera da. Irakurtzen dakiten Homo Sapiensi zuzendutako antzerki dokumentala da. Plastikoa txarra dela, baina jendea (batzuetan) ona izan daitekeela dioen ikuskizuna da.

Sinopsi alternatibo bat da, horrelako zerbait dioena:
‘Antartikako izeberg batek bere azken izotz zatia galtzen du, eta betiko desagertzen da. Groenlandian kaio bat ikusten da hegan, inoiz ikusi gabeko hegazti bat. Nepalen, janari lasterreko multinazional batek
10.000 panfleto jaurti ditu Himalayara. Plastikozko botila bat Moluken itsasoko uharte bateko hondartzara iristen da. Munduaren beste aldean, antipodetan, tribu ezezagun batek bere exodoa hasten du. Progresoa iritsi da.’

KONPAINIA

Olatz Gorrotxategi

IRAUPENA

70′

FITXA ARTISTIKOA

Antzerkigilea eta Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi.
Aktoreak: Olatz Gorrotxategi, Indi Costa, Imanol García
Ikus-entzunezkoak: Indi Costa.
Teknika eta Argiztapena: Imanol García
Soinua: Alberto de la Hoz
Ahotsak: Jaione Insausti, Jon Ander F. Larrucea, Natanael Gion, Leire Olaran, Jone García, Marta Álvarez.
Atrezzoa: Sarai del Arco.
Prentsa: Teresa Villaverde.
Kartelaren diseinua: Diego Sanz/Vudumedia.
Banaketa: Solobe Art

UDALERRIAK

Uharte, Leitza, Agoitz

MATERIAL OSAGARRIA​