Skip to main content

Sendaberri

EL ÚLTIMO AULLIDO

Eszenatokian bakarrik dagoen gizon batek entzuleei xehetasun batzuk eskatzen dizkie: haiek ezagutu behar ditu eta haien bizitza-istorioetako elementu horiek berean txertatu. Handik abiatuta, haien laguntzarekin bere iragana kontatzen hasten da, beste askok ere partekatu dezaketen iragan bat.

Fikziozko elementuekin nahastutako oroitzapenen bidez, aktoreak ‘gizon alfa’ mitoak desegingo ditu maitasunaren, desiraren, aitatasunaren eta aitaren galeraren benetako beharraren aurrean. Lantz baten moduan, gai batzuek gure muin-muinera iritsiko gaituzte. Beste batzuek barre eginaraziko digute, oholtzan geure burua islatuta ikusten dugunean.

Antzezlanak gizarte gisa erronka egiten digu guztioi eta gaur egun gizonezko izateak zer esan nahi duen zalantzan jartzera eramaten gaitu. Eta hori hitzekin egiten du, gure barne-intimitate sakonenak agerian utziz. “El último aullido” adiskidetasun eta leialtasun eremu batera eramaten gaitu. Azken finean, gizonago eta otso gutxiago egiten gaituzten ezaugarriak ospatzen ditu.

KONPAINIA

Trueba & Trueba Producciones SL

IRAUPENA

60′

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaria: Sergio Maggiolo
Testua eta antzezlea: Juan Trueba
Eszenografia: Alessio Meloni
Musika: Jesús Llata
Argiztapen diseinua: Gabriel Rodrigues eta Ángela Renedo
Mugimendua: Mari Paula
Jantziak: María González Castelao
Zuzendari laguntzailea: Guido García Lueches
Ekoizpena: Caque Trueba

UDALERRIAK

Aranguren, Zizur Nagusia, Peralta

MATERIAL OSAGARRIA​